Jardunaldi Irekien 2. Deialdia

Hurrengo urtean San Luisen matrikulatzeko interesa duzu eta instalazioak zein irakasleak ezagutu nahi dituzu? Hori egiteko otsaileko deialdia galdu bazenuen, hona bigarren deialdirako datak

20/03/2018 - Información

Apirileko 10a, 11a, 12a eta 16a bitartean, San Luis Zentroak bere ateak irekiko ditu geure prestakuntzaren eskaintzan interesa duten pertsonei, ezagutu gaitzaten, geure instalazioak, klaseak, lan-dinamikak eta irakasleak ikus ditzaten. Oraingo honetan ziklo bakoitzeko tutoreek azalduko dizute Zentroaren, irakasgaien kontu guztiak, baita galdetzen duzun guztia ere.

Bisita gidatu hauetan parte hartzeko. idazkaritzako zenbakira deitu 944 39 50 62 edo, nahiago izatekotan, mezu bat idatzi iezaiguzu secretaria@centrosanluis.com helbidera zeure oinarrizko datuekin bisita antolatu dezagun.

Bisita guztiak 18:00etan izango dira familiek geure Zentrora hurbiltzeko aukera izan dezaten.

APIRILAK 10 ASTEARTEA  - Informatikaren eta Komunikazioaren Familia

  • Mikroinformatika Sistemetako eta Sareetako Erdi-Mailako HZ
  • Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Goi-Mailako HZ
  • Web Aplikazioen Garapeneko Goi-Mailako HZ

APIRILAK 11 ASTEAZKENA

  • Merkataritza Jarduerako Erdi-Mailako HZ
  • Administrazio Kudeaketako Erdi-Mailako HZ
  • Gizarteratzeko Goi-Mailako HZ

APIRIRAL 12 OSTEGUNA

  • Administrazioko eta Finantzetako Goi-Mailako HZ
  • Marketineko eta Publizitateko Goi-Mailako HZ

APIRILAK 16 ASTELEHENA  - Batxilergoak

  • Humanitatezko eta Gizarte Zientziazko Batxilergoa
  • Zientziazko Batxilergoa

Lagunekin edo zeure ikastetxeko norbaitekin etorri nahi izatekotan, jakinarazi iezaguzu.

Beso-zabalik itxarongo zaituztegu!

file_download

Ver más información arrow_forward

Informacion_Grado_Universitario_Informatica_UG_2018_19

Compartir:


Conoce el Centro San Luis

Desde nuestra fundación en 1941 en Bilbao somos referente en formación de profesionales. En la actualidad contamos con una amplia oferta académica con Formación Básica, Ciclos de Grado Medio, Ciclos de Grado Superior y módulos de especialización orientados a una formación a lo largo de la vida.

Solicita información ó Contáctanos